XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

VampsubRRM; = Alderantzizko polarizazioan jasan dezakeen puntako tentsio errepikakorra.

Balio hau 10 ms-ro errepika daiteke, ms. bat iraunez.

3.2.1.3 Diodo baten egiaztapena

Eragiketa hau polimetro batez egingo dugu, diodoak egiaztatzeko eran ipinita (diodoaren ikurra izaten du posizio horretan).

Polarizazio zuzenean 0,7 V inguru markatzen du, eta alderantzizko polarizazioan zirkuitu irekia.

3.3. ARTEZTEKO ZIRKUITU MONOFASIKOAK.

3.3.1 Uhin-erdiko artezgailua

Irteerako tentsioaren balioaren arabera, artezgailu honen korronte alternoko sarrera transformadorearen sekundariotik ala zuzenean sare elektrikotik jaso daiteke.

3.8. irudia. Uhin-erdiko artezgailua.

Funtzionamendua:

Lehenengo ziklo-erdian diodoa zuzenean polarizatua dago (anodoa positiboa katodoarekiko), eta eroale gisa funtzionatuko du.

Intentsitateak diodoa zeharkatuko du eta sarrerako tentsioa irteeran agertuko da.

Diodoan atari-tentsioa (VampsubF; = 0,7V) geratuko da.

Bigarren ziklo-erdian diodoa alderantziz dago polarizatua (Katodoa negatiboa Anodoarekiko), isolatzaile bezela funtzionatuko du; intentsitateak ezin izango du diodoa zeharkatu eta irteeran ez da tentsiorik egongo.

Sarrerako tentsioa diodoan geratuko da.